tramiteak
Hasiera

Erregistro Zibila euskeraz

Herriko haur jaio berriak euskaraz inskribatzeko aukera dago dagoeneko Soraluzeko Bake Epaitegian, baita ezkontza eta heriotzak euskaraz inskribatzekoa ere. Justizia Departamenduak Inforeg aplikazio informatikoa instalatu eta epaitegiko langileei dagokion formazioa eman ondotik, aurrerantzean, hala egin nahi dutenek, euskaraz burutu ahal izango dituzte izapide horiek.
 

Udal etxebizitzak errentan ematea

Frontoi kaleko 5. zenbakian kokatutako elkarbizitza-unitateentzako sei udal etxebizitza errentan hartzeko interesa duten guztiei jakinarazten zaie 2012ko urtarrilaren 2a  baino lehen aurkeztu beharko dutela eskabidea.
Argibide gehiago nahi izanez gero, galdetu Udal Bulego Orokorretan.

 

BERBALAGUNA. Praktikatuz euskara hobetzeko egitasmoa

Berbalaguna egitasmoan parte hartzeko deia egin zuten hilaren 2an emandako prentsaurrekoan Soraluzeko Udalak, Pil-Pilean Euskara Elkarteak eta AEK euskaltegiak. Berbalaguna mintzapraktikarako sortutako erraminta da. Euskara maila hobetu nahi duten pertsonak eta euskaraz ondo egiten dutenak elkartu eta euskara praktikatzeko egitasmoa.  Funtzionamendua oso sinplea da: hirukote bat elkartzea, euskaldun zahar bat eta bi euskaldun berri, astean behin ordubetez euskaraz aritzeko. Behin taldea sortuta, euren erabakia izango da noiz, nola eta zertarako elkartu: kafe bat hartzeko, pasieran ibiltzeko... beti ere euskaraz. Egitasmoan parte hartu nahi dutenek, euskara hobetu nahi dutenek (euskaldun berriak) nahiz besteei euskara hobetzen lagundu nahi dietenek (euskaldun zaharrak), hilaren 23ra arteko epea dute izena emateko.


 

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 3 Guztira: 3





logo Diputacion Foral de Guipúzcoa logo plaentxia logo mi pago logo ahotsak logo udalmap  logo kudepark