tramiteak
Hasiera

Aurtengo Auzolan Programaren amaiera

Duela egun batzuk amaitu da aurtengo Auzolan Programa, sei hilabetez lorategi, lokal eta hiri-altzarien mantentze-lanetan aritu direlarik bertan parte hartu duten zortzi pertsonak. Aipatutako egitasmoa EGIF 2007-2013 Programa Eragilearen barruan dago eta Europako Gizarte Funtsaren %50eko aldibereko finantzaketa izan du.

 

 

Aisialdiko Begirale ikastaroa


Soraluzeko Udalak Aisialdiko Begirale titulu ofiziala lortzeko ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren iraupena 320 ordukoa da (Teorikoak 200 / Praktikoak 120). Atal teorikoa irailetik urtarrilera bitartean eskainiko da, ostiral arratsaldez (16-20) eta larunbat goiz eta arratsadez. Prezioa 450 eurokoa da. Praktikak herrian eginez gero, ordaindutakoaren erdia berreskuratzeko aukera dago. Matrikula egiteko epea irailaren 1etik 10era bitartekoa da. Edozein argibidetarako Udaleko Kultura Sailera jo daiteke edota 943-753043 telefono-zenbakira deitu.

    
 

Udal Batzarrerako deialdia

Irailaren 1ean, arratsaldeko 7etan, Udal Batzarrak ohiko saioa egingo du, honako aztergaiekin:

 

1.- 2010eko uztailaren 7ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
 
2.- Alkatetzaren Dekretuen berri ematea.

 

3.- Kreditu gehigarrien bidezko kreditu aldaketarako 6/2010 zk.ko espedientea.

 

4.- Kreditu transferentzien bidezko kreditu aldaketarako 7/2010 zk.ko espedientea.

 

5.- Eskari eta galderak.

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 4 Guztira: 4





logo Diputacion Foral de Guipúzcoa logo plaentxia logo mi pago logo ahotsak logo udalmap  logo kudepark