tramiteak
Hasiera arrow Turismo arrow Ibilbideak arrow Irure

Irure

Irure baserri-auzora doan errepidea, gure hiritik Maltzagarako errepide komarkalean hasten da, Deba ibaiaren ezkerraldean, Industrialdearen aurrean kokaturik dauden industri pabiloi batzuen inguruan. Horrela, bada, Maltzagatik gatozela, azken industri pabiloia amaitzen den tokian, eta ibaiaren beste aldean dagoen Industrialderako zubitik hurbil, eskuinaldera dagoen bide bihurgunetsu eta aldapatsu bat hartzen da; 4 km-ko ibilbidea egin eta bihurgunez bihurgune, besteak beste, aspaldi-aspaldiko Iraola, Iraolabeitia eta Mantxo etxeak igaro ondoren, Irurera helduko gara.

Errepidea, Irureko bi etxeez -Handikoa eta Hemendikoa- inguraturiko plaza handi batean amaitzen da. Bi baserri horiek armarri bana dute euren antzinakotasunaren lekuko. Toki honetatik, Deba Beheko zonaldearen paraje aparta ikusten da.

Plazatik hurbil San Esteban izenez ezagutzen den baseliza dago, Erdi Aroko aztarna hauek dituena: bao eta ate zorrotzak, gezileiho handi bat aurrean, e.a.


Aipaturiko leku honetan, Nafarroako Erregek 1165ean lurralde hauei egiten zien bisitaldia zela eta, Euskal Herriko lehen zezenketa-jaia ospatu zen, historiografia modernoak zehazten duenez.


Irure


Bi etxe horiek janzten dituzten bi armarriek hain urruti geratzen den gertakari hori berresten dute: erdialdean, Nafarroako armak dituen armarritxoa du eta inguruan hainbat zezen eta garai hartan jai-mota horiek egiteko erabiltzen ziren txakur harrapakariak.

 





logo Diputacion Foral de Guipúzcoa logo plaentxia logo mi pago logo ahotsak logo udalmap  logo kudepark