tramiteak
Hasiera arrow Soraluze arrow Baserri Auzoak

Baserri Auzoak

Aintzina sei baserri auzo zeuden herrian: hiru, Ezozia, Urruzkarate eta Txurruka errekaren eskuineko aldean; beste horrenbeste, Irure, Erlaegi eta Saloguen, ezkerrekoan.

Denborarekin Urruzkaratekoak San Andres izena hartu zuen. Ertaroan sona handiko oinetxea izandakotik zetorkion auzoari izena. XVI. mendearen erdi aldera, San Andresen izenpeko ermita egin zuten bertan eta geroztik santuaren izenez ezagutzen da auzo hori.

Ibaiaz bestaldera dauden auzoetan, ordea, gehixeago aldatu ziren gauzak. Aintzinako Erlaegi eta Saloguen auzoak, desitxuratu moduan egin dira eta Irurek bereganatu ditu. Bereganatze prozesua XIX. mendean hasitakoa da. Apenas zegoelarik baserririk eta, ondorioz, bizilagunik, arestian aipatutako auzoetan, lurralde antolaketari dagozkion arauek auzo bakarrean bildu zituzten hasieran hiru zirenak. Gaur egun, Irure auzokotzat jotzen dira mendebaldeko zatian sakabanatuta dauden baserriei.

Baserri auzoetako populazioak behera egin du nabarmen. Ondorioz, baserrietako asko hutsik daude eta beste asko bota egin dituzte. Jarraian, baserri horien guztien zerrenda paratu dugu, egungo lurralde banaketa erabiliz, jatorrizko izena batetik, eta  herriak nola esaten dien ondoan, memoria historikoa berreskuratze aldera.

 

DEBA IBAIAREN ESKUMAKO ALDEAN:

icono_barrioTXURRUKA (Bergararekin mugan)
JATORRIZKO TOPONIMOAHERRI HITZA

Agirre

Agarre

Unamuno

Unamuno (hondatua)

Egotza (pista por Osintxu)

Egotza

Egotza-etxetxo

Egotzako-etxetxo

Txurruka-azpi

Txurruka-azpi

Txurruka-gain

Txurruka-gain

Urruzti

Urruzti (hondatua)

Aguirre-Beiztegi

Agarre-Beztei

Madarieta

Madari

Oriturri

Oitxurri (hondatua)

Azaoleaga

Azalia

Azaoleaga-etxetxo

Azalia-etxetxo

Mendizabal

Mendizabal

Edurdungoa

Edurdungua

san_andres_parque
icono_barrioSAN ANDRES AUZOA (Txurruka eta Ezozia artean)
JATORRIZKO TOPONIMOAHERRI IZENA

Arkaitz

Arkaitz (desagertua)

Aguirre-boluna

Agarre-bolu

Zelaeta

Zeleta

Bagozkoitia

Bozkoitxi

Iriarte

Iriarte

Iturriaga

Iturrixaga

Itxasoegi

Itxasoi

Aritzaga

Aritzaga

Aritzaga-etxetxo

Aritzagako-etxetxo

Argarate

Argate

Zabaleta

Zabaleta

Argarate-buru

Argate-buru

Barrenetxea

Barrenetxe

Urruzkarate

Uzkate

Obe

Obe

Arteta

Arteta

San Andrés

San Andrés

Aseginolatza-barri

Asiolatza-barri (hondatua)

Aseginolatza-zaharra

Asiolatza-zar

Ozuma-gain

Ozuma-gain

Ozuma-azpi

Ozuma-azpi

Ipiñarrieta

Ipiñarrieta

Korta

Korta

Etxebarria

Uzkate-Etxebarri

Goenetxea

Guenetxe

Eizagirre

Izarre

Eizagirre-etxetxo

Izarreko-etxetxo

Goenetxe-etxetxo

Guenetxetxo

ezozia_parque
icono_barrioEZOZIA AUZOA (Elgoibarrekin mugan)
JATORRIZKO TOPONIMOAHERRI IZENA

Mendiola

Mendiola (hondatua)

Iribe

Iribe

Arteaga

ArtIa

Legarda

Legarda

Espilla

Espilla

Ezozia

Ezozi

Armendia

Armendi

Irigoen

Irigoin

Aldasoro

Aldaso

Arrieta

Arritxa

Altamira

Altamira (hondatua)

Mendotz

Mendotz

Munoeta

Muneta

Aldasoro-Etxetxo

Aldasoro-Etxetxo

Araneta

Araneta

Kirueta

Kirueta

Larreategi

Larreategi

Larreategi-Etxetxo

Larreategi-Etxetxo

Arrizabalaga

Arzabalaga

Iturbe-zaharra

Iturbe-zar

Iturbe-barri

Iturbe-barri

Aginaga

Agiña (hondatua)


DEBA IBAIAREN EZKERREKO ALDEAN:

 

icono_barrioIRURE AUZOA (Bergara eta Eibarrekin mugak)
JATORRIZKO TOPONIMOAHERRI IZENA

Saloguen-azpi

Salon-azpi

Saloguen-gañekoa

Salon-gañekua

Itzio-etxetxo

Itzio-etxetxo

Itzio

Itzio

Erlaegi

Erlai

Igerate

Igarate (desagertua)

Errota-barri

Errota-barri (desagertua)

Galtzeidukoa

Galtzeidukua

Sagarraga-torrea

Sagarra-Naparra (desagertua)

Ernizketa

Ernizketa-San Martzial

Eizaga

Eitza

Eizaga-etxetxo

Eitzako-etxetxo

Arregibaso

Arribaso

Ostegieta

Osteitxa

Iraola-etxebarri

Iraola-etxebarri (desagertua)

Zabala

Zabale

Iraolabeitia

Iraolabeitxi

Iraola-Mantxo

Mantxo

Iraolagoitia

Iraola

Ilurdo

Illordo

Irure-Hemendikoa

Irure-Txiki

Intxausti

Intxausti

Irure-Handikoa

Irure-Haundi

 





logo Diputacion Foral de Guipúzcoa logo plaentxia logo mi pago logo ahotsak logo udalmap  logo kudepark