ALKARREKIN SORALUZE EGINEZ
|
Gure herriaren etorkizunaz hausnartu eta erabakiak hartzeko prozesua abiatu genuen martxoan. Soraluze biziberritzeko oinarri berriak jarri nahi ditugu prozesu honekin. Alkarrekin Soraluze Eginez da bere izena eta maiatzean hasi eta azarorarte hilabetero gai bat izango dugu hizpide. Ingurugiroarekin hasi, ongizate, kultura eta kirola, garapen ekonomikoa, hezkuntza eta euskara landuko ditugu. Gai bakoitzarekin bi bilera egingo ditugu. Hilabete bakoitzeko 2 asteazkenetan egingo ditugu bilerak kiroldegiko zine aretoan arratsaldeko 18:30ean. Ondorioz herritar eta eragileei gonbidapena egiten dizuegu herriaren etorkizunaz jardungo dugun proiektu honetan parte hartzera. PROIEKTUAREN BULTZATZAILEAK PROIEKTUA GARATZEAZ ARDURATUKO DEN ENPRESA PROIEKTUA GARATZEKO BITARTEKO EKONOMIKOAK Ingurugiroa: Maiatzak 8 - Maiatzak 22. Ongizatea: Ekainak 5 - Ekainak 19. Kultura eta Kirola: Uztailak 3 - Uztailak 17. Garapen ekonomikoa: Irailak 14 - Irailak 28. Hezkuntza: Urriak 11 - Urriak 25. Euskara: Azaroak 9 - Azaroak 23.
|
