tramiteak
Hasiera arrow Soraluze arrow Aurkezpena

Aurkezpena

Korporazioaren agurra


Ongi etorri Soraluzeko Udalaren WEB orrira. Berau nahi dugu erabili herria eta herriko gora-beherak ezagutzera emateko; oraingo eta aintzinako gora-beherez berba egiteko. Izan ere historia luzea baitu 1343. urtean sortutako gure herri honek, armagintzari lotutakoa zatirik handienean.

Erregearen Arma Fabrikak Soraluzen egon ziren XVI. mendeaz geroztik. Urte askoan eskualdeko arma industriaren gune eta erreferente izan zen. Sasoi bateko “de las armas” hura, ordea, izena da gaur izana baino gehiago.Terminoa bigarren izenean darama herriak, “Placencia”-ren lagungarri; baina arma arrastorik ez dago.


Bistan dago baina urteak joan ahala gauzak asko aldatu direla, bizkor aldatu ere. Aldaketa horien nolabaiteko kronika egin nahiko genuke orri honetan; gure herriaren gizarte, kultur eta ekonomia mailako garapenari errepasoa egin, bisitan datorkigunak Gipuzkoako herri txiki baina xarmaz betetako hau ahalik eta hobetoen ezagutu dezan.

 





logo Diputacion Foral de Guipúzcoa logo plaentxia logo mi pago logo ahotsak logo udalmap  logo kudepark