tramiteak
Hasiera arrow Soraluze arrow Biztanleria

Biztanleria

Gorabehera askoko lurretan kokaturik dagoen gure herri honek, poblazio-entitate bakarra du eta Deba bailararen zonalde estu bat hartzen duena. Hirigune zaharrean lekurik ez zuenez, hiria terreno aldapatsuetan edo mendi-hegaletan handitu da, eta horietan %15eko aldapak baino txikiagoak gutxi dira.

s_atxotegi


Hirigune historikora, aparkalekuak dituen Deba ibaiaren gaineko zubi handi batek eramango gaitu. Hirigunea bera, ibaiaren ibilguari jarraiki, kalearte jarraituetan eraikitako etxebizitza-multzo batek osatzen du. Hirigune honetatik urrunen dauden zonalde habitatuak berrienak dira, hala nola, Gipuzkoa eta Ezoziako Ama Birjinaren etorbidea, Sagar-Erreka auzoa, Serafin Atxotegi etxe-taldea e.a.



Lau baserri-auzo ere badira, baserri sakabanatuek osatzen dutena: Debaren ibilguaren ezkerraldean, Txurruka, San Andres eta Ezozia eta eskuinaldean, Irure.

 

gabolatza


Gure herri honen demografi bilakaera, ondorengo datuok labur dezakete:
  •  XV. mendearen zatirik handienean eta XVI.ean, hiriak 750en bat biztanle izan zituen, hirigunean baino biztanle-kopuru handiagoa zegoelarik baserrietan.
  • XV. mendearen zatirik handienean eta XVI.ean, hiriak 750en bat biztanle izan zituen, hirigunean baino biztanle-kopuru handiagoa zegoelarik baserrietan.
  • Hurrengo mendean zehar, gutxienez mendearen erdiraino, ia ez zen aldaketarik izan biztanle-kopuruan. 1745eko informazio batek dionez, hiriak 620 biztanle zituen kalean, 400 baserrietan eta erret fabriketan lan egiten zuten beste 110 egoliar; beraz, 1.130 bizilagun guztira. Kopuru horiek, hiriguneko biztanlego-kopuruak gora egin zuen bitartean baserrietakoa gutxitu egin zela berresten dute.
  •  Azken urte horretatik XIX. mendean oso sartuta egon arte demografiak izan zuen hazkuntza nabaria da, 1820ko urriko zifren arabera; ondorengo hauek dira:
 Kaleko biztanleak  1.029
 Baserriko biztanleak 654
 GUZTIRA 1683


Nahiz eta gerrak izan, demografiaren hazkuntza etengabekoa izan zen XIX. mendean zehar; horrela, bada, 1890. urtean gure hiria, honako era honetan egituratua zegoen:

 BaserrialdeaBiztanleak
 San Andres 208
 Ezozia 165
 Irure 191
 Txurruka 98
 GUZTIRA 662

 

 BaserrialdeaBiztanleak
 Kalebarren 135
 Kalegoen 109
 Santa Ana 58
 Etxaburueta 59
 Elizburu 103
 Gabolatz 128
 Rekalde 180
 Atxuri 113
 Rabal 231
 Baltegieta 147
 Igarate 34
 GUZTIRA 1.297


Bestalde, gutxi gora-behera duela 100 urte, hiria 2.000 biztanlera hurbiltzen zen, eta bi aldiz gehiago bizi zen hirialdean baserrialdean baino.


Geroago, mende honetan, demografi bilakaera ondokoa izan da:

 UrteaBiz.
 1900 2.108
 1910 2.330
 1920 2.624
 1930 3.007
 1940 2.108
 1950 3.491
 1960 4.906
 1970 5.639
 1980 5.524
 1990 4.985
 2000 4.266
 2005 4.153

 

Indarrean dagoen Biztanle Erroldako datuen arabera, 2007ko urtarrilaren 1ekoa alegia, 4.067 lagun bizi dira herrian; horietatik 2.027 gizonezkoak dira eta 2.040 emakumezkoak. 4.067 biztanle horietatik, 1.989 Soraluzen jaioak dira, 823 gure probintziako gainerako herrietan, 196 Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta 834 estatuko gainerako herrialdeetan eta 225 atzerrian. Azken datu horixe da, akaso, azpimarragarriena, azken bosturtekoan beste kontinente batzuetatik heldutakoen kopuru handia, batez ere ekuatoriarrena (71 pertsona) eta marokoarrena (41 pertsona).

 





logo Diputacion Foral de Guipúzcoa logo plaentxia logo mi pago logo ahotsak logo udalmap  logo kudepark