Udala
Kultura Kultura
|
Herriko kultur eskaintza eskaintza anitza da, udalerrian ezarpen eta tradizio handia duten herri-elkarteei, gastronomikoei, kulturalei, kiroletakoei eta bestelakoei eskerrak neurri handi baten. Elkarteok hamaika ekintza eta ekitaldi antolatzen dute urtean zehar, Soraluzeko kultur egitaraua ikaragarri aberastuz. Udalak berak zuzenean sustatzen duen kultur egitarauari dagokionean, lehiaketek aparteko pisua daukate. Lau dira Udalak urtean zehar antolatzen dituen lehiaketak; euskarazko ipuin-lehiaketa maiatzean izaten da; aire libreko pintura lehiaketa, berriz, hilabete bereko azken domekan; herriko jaiekin batera kartel lehiaketa antolatzen da; eta jaietan, nola Santa Anetan, hala Andramarietan, sona handiko sueltoko dantza-txapelketa, helduentzako lehendabizikoa eta gaztetxoentzako bestea.
Jaien aurretik burutzen da ere aire libreko zine-zikloa. Antzerkiari dagozkionak udazkenean ikus daitezke gehienak, orduan antolatzen baitu udalak antzerki-zikloa, laugarren urtez aurten. Makina bat dira, halaber, Udalak modu batean ala bestean lagunduta, herrian antolatzen diren ekintzak. Horien artean musikari lotutako ekintzak azpimarra daitezke, Ezoziko Ama Abesbatza, Soraluze Musika Eskola eta Galtzagorri txarangaren eskutik antolatutakoak. Horren adibide da, esate baterako, Santa Zezilia eguna, musikarien zaindaria,edota jai bezperan antolatzen den abesbatza kontzertu handia. Azpimarratzeko modukoa da ere Debajazz festibala, Errabal kultur elkarteak antolatu eta Udalak babesten duena. Eskualde mailako ekintza hau urrian burutzen da eta jazz musika zabaltzea dauka helburu bezala. |
