tramiteak
Hasiera arrow Turismo arrow Monumentuak arrow Parroki eliza

Parroki Eliza

Iglesia Parroquial

Parroki eliza horren lehen berriak XIII. mendekoak dira; hala ere, elizaren egungo egitura-nukleoa XVI. mendearen erdialdean, hainbat harginek egindako obrari dagokio; hargin batzuk bertakoak ziren, hala nola, Juan eta Andres de Mendiola. Geroago, 1632. urtetik aurrera, Markina Etxebarriko harginak, Juan de Ansola Ibaigurenek, kaperak dauden alboko bi nabeak eraiki zituen. 1686ko uztailean Juan de Aranzeta elgetarrak dorrea eraikitzeari ekin zion. Bitartean, 1715ean, Antonio de Angiozarrek koruari eusten dion arkuteria barrokoa eraiki zuen.Erretaula neoklasikoa, Ventura Rodriguezek diseinatu zuen; eraikuntza zuzendu, berriz, Migel Antonio de Jauregi arkitekto bergararrak.

 

 





logo Diputacion Foral de Guipúzcoa logo plaentxia logo mi pago logo ahotsak logo udalmap  logo kudepark