tramiteak
Hasiera arrow Turismo arrow Ibilbideak arrow Karakate Irukutzeta

Karakate Irukutzeta Karakate PR GI-109

1-. Ibilbide hau Karakateko antenaren ondoan dagoen aparkalekuan hasten da, bertan orain dela hilabete gutxi begiratoki panoramiko bat jarri da. Hemendik ote eta pagoen artean doan bidetik jarraitzen dugu. Aurrerago, harrizko mugarri batek han Gizaburua edo Gizaburuaga deitutako tumulua dagoela esaten digu (1.800 m). Tumulu hau Joxemiel Barandiaranek 1920. urtean aurkitu zuen.


ATXOLIN

Atxolin mendia Euskal Herriko miradore ederrenetarikoa da, 864 metroko altuera besterik ez duen arren. Alde batera zein bestera daukan ikusmira zabalak harritu egingo du Atxolinera lehendabiziko aldiz datorrena. Zeru urdin dagoenetan, hurbilean dauden mendi-tontorrez gain, Aiako Haitzak eta Pirinio inguruko mendiak ikus daitezke bertatik, bai eta Aralar, Aizkorri, Urkiola, Gorbeia, Salvada,... mendiak ere. Prismatiko batzuk eramanez gero, gozatu ederra hartuko dugu, naturak begien gozagarri egin digun opariarekin.


Monte Atxolin


2-. Pixka bat aurrerago, bidearen eskuinean, beste mugarri bat azaltzen da. Kasu honetan trikuharri baten buruzkoa: Iruia edo Idoixa (2.100 m.).Gure parean Atxolin mendi tontorra ikusten da, bertan izen berbereko trikuharria dago, baina ez dugu zergatik igo behar, eskumatik inguratzen duen bide bat dagoelako. Lurreko harrietan antzinako GR ibilbide luze baten markak ikusten dira. Pagadi txiki batean sartzen gara eta aldapa txiki bat igotzen dugu (eskumatik jaisten den bidea errepide ondoan dagoen baserri batera eramaten du). Orain pinu artean gabiltza eta Aizkoin tumulura iristen gara, eta jarraituta Pagobedeinkatuko tumulura (3.400 m.).


PAGOBEDEINKATU ETA IRUKURUTZETA. KONJURU GURUTZEAK

Aspaldi handian, maiatzaren 3aren osteko lehendabiziko igandean, meza-erromeria ospatzen zen Pagobedeinkatun. Egun horretan bertan, Irukurutzetan ere erromeria handia egiten zen, Soraluze, Elgoibar, Bergara, Azkoitia eta inguruetako herrietatik jende andana hurbiltzen zelarik. Arratsean arao edo konjuruen erritoa egiten zen toki bietan. Elosuko herritar batek hiru buelta egiten zituen zaldi gainean Irukurutzeta eta Pagobedeinkatuko gurutzeen inguruan. Konjuru horren helburua "harri-jasa uxatzea" zen eta uztaren arrakasta ziurtatzea.


Pagobedeinkatu e Irukurutzeta. Cruces de Conjuro
Pagobedeinkatu e Irukurutzeta. Cruces de Conjuro

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3-. Hurrengo trikuharria Naasiko Goena izenekoa da. Orain pinuak gure eskuinean ditugu eta ezkerrean pagadi bat.

TRIKUHARRI ETA TUMULUAK

Trikuharri eta tumuluak Neolito eta Brontze Aroan Euskal Herrian erabiltzen ziren hilobi-monumentuak dira (Kristo aurretik 3000 - 900 bitartean). Hilobi kolektiboari esaten zaio trikuharria. Zutikako hainbat harlauzek osatzen dute. Harlauza hauek beste harlauza bat daukate gainean, estalki modura, guztien artean hilobiko ganbera osatuz. Ganbera hau, tumuluz edo harri pilaz estalita egon ohi da. Tumuluak eta trikuharriak bereiztu ezinezko elementu bat eta bakarra osatzen dute, eta guztiari trikuharri izena ematen zaio. Badira ere barnealdean ganberarik ez duten trikuharriak. Aurrekoen kultura berekoak dira. Horregatik sarri zaila gertatzen da tumulua harri pilaketa hutsetik bereiztea. Izan ere, belarra zein garoa mozterakoan baztertu egin behar izaten ziren harriak, sega hondatu ez zedin; eta berez-berez harri-piloak osatzen ziren. Harri-piloa edo tumulua den indusketek soilik ziurta dezaketen kontua da batzuetan.


Dólmenes y Túmulos


4-. Pagadia zeharkatzen dugu bide zabalago batetik igoz eta zuzen jarraitzen dugu, Arribirilleta trikuharriaren ondotik pasatzen gara. Laster Irukurutzetako tontorrera iristen gara, 840 m. altuera, eta 4.700 m. izango ditugu eginak. Buelta bide beratik egiten dugu, joan etorria 9.400 metrokoa izanik.


Mapa caminos

 





logo Diputacion Foral de Guipúzcoa logo plaentxia logo mi pago logo ahotsak logo udalmap  logo kudepark