![]() EZOZIKO AMA BIRJINAREN SANTUTEGIABaselizaren barrualdea orain dela gutxi zaharberritu dute. Arkitektura erlijiosoari dagokionean, Santutegiko eraikina da bereziki nabarmentzekoa. Santutegiak herriko elizaren igual-iguala dauka kanpoaldeko itxura; izan ere, bi otoitz-lekuak hargin berberek, Galarraga eta Landerrain errezildar maisuek, bukatu zituzten, XVI. mendearen azken urteetan. Santutegiaren barrenean arte-lan zoragarriak daude, hala nola ur bedeinkatuaren ontzi gotikoa, Andre Mariaren irudi gotiko fin eta bikaina, grabatu astrolatikoak eta bestelako hamaika irudi geometriko koruari euste dioen zurerian, etab. ROKE DEUNAREN BASELIZA (SANTA KRUTZ)Baseliza zaharra da hau. Mendebaldeko fatxadan dauzkan Erdi Aroko leihoen tarteak dira horren seinale. Baselizak horma-hobi aldarea dauka, errenazimendu garaiko bi irudi ederrekin. Irudi horiek Valladolideko San Roque y San Sebastián eskolaren airea dute. Barrualdea kontserbazio-egoera oso onean dago. Duela urte batzuk berriztatu egin zen guztiz. ![]() METERI ETA ZELEDON SANTUEN BASELIZA (SAN MARTZIAL)Gaur egun "San Martzial" izenarekin ezagutzen da gehiago, santu honen irudi bat dagoelako bertan. Arestian aipatu Santu Martiriei eskainitako errenazimendu garaiko erretaula dauka, Oñatin bizi zen Pierres Picart maisu tailagileak 1547an egindakoa. Baseliza erdi arokoa da, aldameneko Hernizketa baserriaren garai berekoa. ![]() SAN ANDRESIzen bereko baserri auzoan, herri osoa mendean hartzen duen muinoan dago kokatuta 1558an eraiki zuten baseliza hau. Bertan, Jeronimo de Larrea eskultore tolosarrak 1610ean egindako erretaula dago, bai eta herriko elizatik ekarritako pulpitoa ere. SAN ESTEBANIrureko baserri auzoan kokatuta dago, izen bereko baserrien aldamenean. Erdi arokoa da eta elementu gotiko zenbait dauzka bere egituran, leihoa, gezileihoa eta sarrera-atea kasu. Bertan, San Antonio Abad eta San Estebanen irudiei ematen zaie kultua.
SANTA AGUEDAIrure auzoko Zabala baserriaren ondoan kokatuta dagoen Baseliza txikia da Santa Aguedakoa. XVI. mendearen erdialdean eraiki zuten. Eraikitze-lan horiek orduan Irure baserriaren jabe zirenek ordaindu zituzten, Carlos V enperadoaren mediku zen Andrés Ibañez de Irureren oinordekoek. SAN IGNACIOTxurrukako baserri auzoan kokatuta dago. Bertako auzotarrek eraiki zuten 1957an. Frontoi txiki bat dauka aldamenean, ermitako teilatuak eskuinaldera daukan luzapenaren azpian. |